DOSSIER INFORMATIVO PARA DESCARGAR:
LABORATORIO TITERES DE SOMBRA. Dosier informativo
INFORMAZIOA DOSIERRA DESKARGATZEKO:
ITZAL TITERE LABORATEGIA. Informazio Dosierra
Itzal antzerkiak irudimena lantzen laguntzen digu. Ez da antzerki definitu bat, sutila baizik, zabala. Non pertsona bakoitzak argi-ezaren itzalean bere eran irudikatzeko, imaginatzeko aukera izango duen. Danak ez du argirik, bai ordea, itzalik. Eta itzalaz kontziente izateak argia hobeto ikusten laguntzen digu.
Aurkezten dizuegun ekimen berri hau haurrei zuzenduta dago. Haurren irudimen, jolas eta sormena lantzeko asmoz
Haurrek, haien kabuz, material erraz eta erabilgarriez euren txontxongiloak sortzea dugu helburu. Eta ondoren txontxongiloei momentuan bertan bizitza ematea. Beraz, ez da eskulan tailer bat soilik. Irudimena lantzeko aukera bat ere bada. Haurrentzat oso ezaguna ez den itzal txontxongiloen mundua aurkeztu nahi diegu; bertan denbora batez murgiluz. Horrez gain, sormena eta titereen manipulazioa jolasteko helburuaz solik erabiliko ditugu. Ez diogunez inori emanaldirik eskeiniko, gure arteko momentuko jolas espontaneoa izango da. Haurrek ikusle eta parte hartzaileak izaki era lasai eta askean jolasteko aukera izango dute oihalaren atzean.